1988aren udazkenean tolosarrez osatutako hirukote bat bildu ginen Donostiako bazter-auzo bateko taberna batean: kontua da argitaletxe bat sortzea bururatu zitzaigula.
Dirua eskas baina ausardia sobran zuen taldetxoa —Xabier Olarra, Joseba Urteaga eta Jose Manuel Gonzalezek osatua— 1989ko apirilaren 14an —egun "siñalia" munduan izan diren errepubliken erreinuan—, Iruñean bildu zen eta IGELA ARGITALETXEAri sozietate mugatuaren lege-figura eman zion. Mugarik ez zen falta, beraz. Are gutxiago asmo eta ametsik.
Argitaletxeak Iruñeko Kale Nagusian ezarri zuen egoitza.
1989ko abenduan kaleratu ziren igela zigiluaren lehenbiziko bi liburuak, eta horrela eman zitzaien hasiera SAIL BELTZA eta ENIGMA izeneko bildumei. Hurrengo urtean berean eman zitzaion hasiera LITERATURA izeneko sailari. Gerora beste bi sail ireki ziren: MINTAKA eta GABONETAKO IPUINAK.
IGELA argitaletxearen ezaugarri nabarmenena mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien ITZULPENAK argitara emateko asmoa zen. Eta hori egin dugu gehien bat gaur arteko ibilbidean: berrogeita hamar titulu inguru euskararen ondarera ekarri. Hor aritu eta trebatu dira gaur egungo euskal itzultzaile punta-puntako batzuk.

Hona hemen harremanetarako bideak:

Igela argitaletxea
4065 posta-kutxatila
31080 IRUÑEA

Harremanetarako arduraduna: Xabier Olarra

Telefonoa: 948- 26 09 24
Faxa: 948- 26 09 24

Eta hona hemen gure LOGOA (174k)

 

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak