JIM THOMPSON
Hiltzailea nire baitan
Lou Ford sheriffa normala da, itxuraz. Baina halako
batean prostituta batengana joan, eta bere barneko piztia esnatu
zaio... Geroztik ez du ezeren aurrean atzera egingo. Egindako
hilketa bakoitza beste batez estali beharko du, bakoitza odol
hotz-hotzean prestatu eta gero. Hala esan omen zion behin Jim
Thompsoni West Texasen sheriff laguntzaile batek, bekoz beko begiratuz
eta irribarreaz hortzak agerian utziz: "Hemen bizi izan nauk
bizitza osoan. Guztiek ezagutzen naitek eta hi, berriz, inork
ez. Zer ondorio ateratzen du hortik hi bezalako tipo azkar batek?
Burua haizez eta ustez betea duk. Zer iruditzen zaik egingo lukeela
herri txiki bateko kirten batek honelako kasu batean? Gauza pare
bat esango diat. Ez zagok asmatzerik gizon bat nolakoa den, begiratu
hutsarekin. Ez zagok jakiterik zer egiteko gauza den aukera baldin
badu". Hogeita hamar urtez gogoan izan ondoren, papereratu
ahal izan zuen pertsonaia hori, Lou Ford hiltzailea, eta hala
ere ez omen zuen burutik kentzerik lortu.
NOSEY PARKER
Igelak argitaratutako Jim
Thompson -en beste liburu batzuk:
1.280 ARIMA
IHESA