ROSS MACDONALD
Galton kasua
Galton kasuan, Lew Archer detektibeak Anthony
Galton aurkitu behar du, hogei urte lehenago etxetik alde egin
eta desagertutako gaztea. Orain Galtonen amak, heriotza hurbil
baitu, semearekin baketu eta bere ondarea utzi nahi dio. Archer
detektibeak susmo txarra hartzen du, berehala konturatzen baita
misterioaren pieza guztiak azkarregi hasten direla lotzen elkarrekin.
Ross MacDonaldentzat nobela hau mugarri bat izan
zen, bai bere nobelagintzan, bai Archer protagonista duen sailean.
Hammett eta Chandler maisuak abiapuntu harturik, haien protagonista
Sam Spade eta Philip Marlowe baino detektibe hurbilagoa jarriko
digu aurrean MacDonaldek. Idealista, bai, baina errealismoan oinarritutako
idealismo batez hornitua, eta sistematik "kanporatutako"
batek bezala ibili nahiago duena. Oinak lurrean izango ditu, eta
horregatik bereizten da behin eta berriz han-hemenka aurkituko
dituen idealista ameslariengandik.
NOSEY PARKER
Igelak argitaratutako Ross
Macdonald -en beste liburu batzuk:
HIL AURREKO BEGIRADA