AZALA INPRIMATZEKO

Salneurrria: 10 Euro

ISBN 978-84-87484-91-9

Itzultzailea: Miel A. Elustondo

 

Jim Thompson

Amorruaren ume

Child of Rage, Amorruaren ume. Jim Thompsonen azken nobela, omen. Haren nobeletan garratzenetakoa, eta sexualki esplizituenetakoa. Edizio bat baino gehiago izan zuen liburuak, 1972an lehena eta 74an bigarrena, eta, nonbait, ezberdinak. Ia berrogei urte igaro direnean, irakurleak harritzeko indarra dauka oraindik.
Allen Smith da nobelako protagonista. 18 urteko mutil gaztea, beltza, ama zuriaren ondoan bakarrik hara eta hona dabilena. Amak Alleni leporatzen dio bere egoeraren errua eta, ordainetan, sexu abusuak egiten dizkio. Mutila inteligentzia koefiziente handikoa da, baina amarekiko harreman gaixoak bere onetatik aterata dauka. Ziniko handia ere bihurtu du. Nobelaren hasieran, ama-semeak institutu berri batera doaz. Han, New Yorkeko beltz burgesiako ikasleekin egiten du topo, eta berak dituen ezinez mendeku hartzeko, haien larrutzeko plana egiten du. Amak ematen dion tratuaren ondorioz, Allen ez da gai neska gazteekin sexu harremanik izateko eta, horren ordez, inguruko neska-mutil gazteak umiliatzera jotzen du. Azkenean, amaren kontra mendekatuko da, eta institutuko zuzendariaren kontra ere bai.

 

Igelak argitaratutako Jim Thompson-en beste liburu batzuk:

1280 ARIMA

AMORRUAREN UME

HILTZAILEA NIRE BAITAN

IHESA

 

 

 



 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak