James M. Cain
POSTARIAK BI ALDIZ DEITZEN DU BETI
Gazte etxegabe eta bidezale bat Kaliforniako bide-bazterrreko
ostatu batera iristen da. Cora, bertan bizi den neska ederra,
adineko greziar batekin ezkonduta dago, eta berehala hasikoda
ikusten bere egoera konpontzeko modua: bidea, ordea, bihurria
eta malkartsua da.
-Maite al nauk, Frank?
-Bai.
-Beste ezerk axola ez izateko adina?
-Bai.
-Orduan, bazegok irtenbide bat.
1934an argitaratu zen nobela hau debekatuta egon
zen Bostonen, bertan agertzen den erotismo eta gogorkeriarengatik,
eta pantailetarako bidea itxi egin zitzaion 1946 arte.
Cainek bi maisulan idatzi zituen, Ross McDonaldek
adierazi zuenez: Postariak bi aldiz deitzen du beti
eta Galbidea. Eta Albert Camusek berak aitortu zuen bere
Arrotzak zerbait baino gehiago zor diola nobelatxo honi.
Peter Collins
Irakurri
Karlos del Olmok idatzitako iruzkina
Igelak argitaratutako James
M. Cain-en beste liburu batzuk:
GALBIDEA
IRUZURGILEA