James M. Cain
IRUZURGILEA
James M. Cainek bi maisulan idatzi zituen, Ross
Mcdonaldek esan zuenez: Karteroak beti bi aldiz deitzen du eta
Galbidea, nobela beltza gogoko dutenek aise ahazten ez dituzten
bi liburu, edo zinezaleak ederki gozarazi dituen bi titulu.
Horiekin gozatu on bat hartu izan dutenek, atseginez irakurriko
dute beste hau ere, haietan dauden elementu guztiak, dos°
txikiagoetan bada ere, hemen badituztelako: amodioa, lapurreta,
heriotza. Beti koktel bera prestatzen du Cainek, beti osagai berdinak
dira erabiltzen dituenak, baina aldiro aldatzen da pixka bat nahasteko
modua eta osagai bakoitzetik erabiltzen duen neurria, betiere
ahotik ongi pasatzen den edari bizi bat prestatzeko.
Peter Collins
Irakurri
Gotzon Hermosillak idatzitako iruzkina
Igelak argitaratutako James
M. Cain-en beste liburu batzuk:
GALBIDEA
POSTARIAK BI ALDIZ
DEITZEN DU BETI