Bill S. Ballinger
Ilegorriaren emaztea
Bikote iheslari baten historia. Nobelak bi maila
ditu. Alde batetik, kapitulu bakoitietan, Mercy eta Hugh nondik
nora dabiltzan kontatzen zaigu hirugarren pertsonan: New Yorken
Mercyren senarra hil, eta hortik New Orleansera eta Atlantikoaz
bestaldera egindako ibilbidea. Kapitulu bikoitietan, berriz, lehen
pertsonan, poliziaren ikerketa ematen zaigu, ikertzaileak iheslariei
buruz aurkitzen duena eta haiek harrapatzeko urratsak. Kez egindako
erretratua irakurria duena aise konturatuko da, berriro ere, suspentseari
dagokionez gutxi direla nobela beltzaren arloan Bill S. Ballingerri
eramango diotenak.
Igelak argitaratutako Bill
S. Ballinger-en beste liburu batzuk:
KEZ EGINDAKO ERRETRATUA