JIM THOMPSON
1.280 arima
Nick Corey, Pottsvilleko sheriffa, kezkaturik
dabil. Ez daki zer arraio egin. Ez du argi ikusten orain dagoen
kargurako berriro hautatuko duten ala ez. Ken Lacey aldameneko
herri bateko sheriffari joango zaio aholku eske. Bi putazain aspaldian
adarra jotzen ari zaizkiola-eta, zer egin behar duen erakusten
dionean, berehala beteko du haren esana: jo'ta bertan garbituko
ditu biak. Hori hasiera besterik ez da... Ez da erraza aurkitzen
eleberri beltzaren mundu osoan Nick Corey bezalako pertsonaia
bitxi eta barne-bihurririk, berezko makiabelismoz hain hornitutakorik,
oharkabean ere beti azioren bat hain erraz egin dezakeenik. Baina,
aldi berean, erdi ergela dirudien sheriff hau, itxurakeriak alde
batera utzirik, gauza da boterearen izaera egiazkoa agerian uzteko:
giza harremanen katramila askaezinak gain hartzen dionean, parean
jartzen zaiona aurretik kentzeko joera nabarmena.
NOSEY PARKER
Igelak argitaratutako Jim
Thompson -en beste liburu batzuk:
1280 ARIMA
AMORRUAREN UME
HILTZAILEA NIRE BAITAN
IHESA