Raymond Chandler
BETIKO LOA
Sternwood jeneral erretiratuak ez du bakerik bere
azken urteetan. Petrolioarekin aberastua da, baina etxean badu
nahiko lan. Bi alaba ditu: bata jokalaria eta bestea tentel bezain
beroa. Bazka ezin hobea gangster eta besteren bizkar bizi nahi
dutenentzat.
Philip Marloweri egokituko zaio neska hauen ibilera arriskutsua
dela eta, xantaia kasu bat argitzea. Argitzea edo iluntzea. Zeren
txantaia hori hariaren mutur bat besterik ez baita. Muturretik
zenbat eta gehiago tiratu, orduan eta gehiago katramilatuko baita
mataza.
Baina hau ez da «beste detektibe batek» argituko duen
«beste kasu bat». Philip Marloweren begirada nolakoa
den da axola duena, haren ikuspegia, eta hitzerdika nahiz zuzenean
botatzen dituenak.
Peter Collins
Igelak argitaratutako Raymond
Chandler-en beste liburu batzuk:
EZ ADIORIK