Kenneth Fearing
ERLOJU HANDIA
Earl Janoth enpresari handiak Pauline Delos bere
maitalea hil du. Badaki badela lekuko bat, badaki lekuko horrek
Pauline eta biak hilketa gertatutako egunean apartamentu batean
sartzen ikusi dituela, baina ez daki lekuko horrek bera ezagutu
duen ala ez. Baina Earl Janoth ez da edonor. Bere holdingeko baliabide
guztiak lekuko hori bilatu eta garbitzeko erabil ditzake. Eta
erabili egingo ditu.
Bere menpekoetako bati, George Stroudi hain zuzen ere, ezarriko
dio Pauline Delosen lagun hori lehenbailehen bilatu eta harekikoak
egiteko ardura. Baina Earl Janothek ez daki Paulinek bere azkeneko
arratsaldea George Stroudekin pasatu duela.
Hor hasiko da erloju handiaren makineria gupidagabea lanean, bere
gurpilen artean norbait mastrakatu arte.