Boris Vian
TTU EGINEN DUT ZUEN HILOBIETAN
Nobela honetako protagonistari anaia hil diote,
azalaren kolorea behar bezain garbia ez zuelako, nonbait. Bera,
berriz, genetikaren lege zorrotzek ez dute horren gaizki tratatu...
baina ezin du burutik kendu anaiari egin diotena.
Boris Vianek, James M CAinen hasierako nobelen hildotik idatzitako
honetan, hark bezain hitz gutxirekin osatuko du genero honetako
nobela beltzenetako bat.
Inguruotan Le Déserteur kantaren egile izateagatik bere
liburuengatik baino ezagunagoa da Boris Vian, eta liburu hau idaztean
bere lanik borobilenetako bat burutu zuen.