Raymond Chandler
EZ ADIORIK
Sail Beltzeko nobelen artean bat bakarra aukeratu
behar banu, hauxe aukeratuko nuke. Nere ustez obra honekin lortu
zuen Raymond Chandlerrek bere lanik borobilena, eta horrekin batera
jo zuen gailurra nobela beltza deritzanak.
Hemen aurkituko ditugu honelako nobelen balio guztiak bere azken
mugaraino eramanak: ixtorioaren harien katramila paregabea, azken
uneraino argitzen ez den misterioa, elkarrizketa gogoangarriak
eta Philip Marlowe detektibea, honelako fikzioan izan den detektiberik
zorrotzenaren adierazpen garratz, umoretsu, sentiberak.
Humphrey Bogart eta Robert Mitchumek eman izan diote, besteak
beste, gorputz Philip Marloweri, lan paregabea burutuz kamararen
aurrean.
Nosey Parker
Igelak argitaratutako Raymond
Chandler-en beste liburu batzuk:
BETIKO LOA