Bill S. Ballinger
KEZ EGINDAKO ERRETRATUA
Krassy Almauniskik hamazazpi urte bete zituenerako
gauza bat garbi zeukan: bera jaio zen Chicagoko bazter-auzotik
ihes egiteko edozertarako prest zegoela.
Horrekin batera beste zerbait ere bazuen bere alde: inguratzen
zuten gizonezkoen ergelkeria nabarmena. Ohartzen zen oso erabilgarriak
zirela, batek jakin behar duena jakinez gero. «Sexua oso
garrantzitsua bide dun gizonentzat-egiten zuen bere artean-. Egun
guztia horretan pentsatzen ematen baitute».
Gizonen burmuina suberatu eta bere su goriaz haiek erretzeko puntuan
jarri ondoren, kea bezala ezabatzen ongi ikasi zuen.
Baina bere lazorik makurrena Danny Aprili gorde zion, bere atzetik
liluratuta aspertu gabe ibili zen gizonari.