Chester Himes
IMABELLEREN AMODIOZ
Chester Himesen nobeletako mundua Harlem da, Harlem
oniriko bat, ameskaiztoz betea baina umorez gozatua. Harlemen
ez dago inuzentea izaterik. Kaikuek jai dute. Mozoloek bizia galtzeko
arriskua dute nonahi eta noiznahi. Imabelleren Amodioz nobelako
protagonista, berriz, iñuxente-marka guztiak hausten dituen
gizarajoa da. Ez da ohartzen, Imabellek 10$ak egiteko formula
sekretua dakien gizon bakarra aurkezten dionean, ziria sartu nahi
diotela. Amodioa itsua baita. lmabelleren Amodioz bere bizitza
osoan aurreratutako diru guztiak galduko ditu, nagusiari lapurreta
egingo dio galdutakoa berdintzeko, eta lapurtutako diru hori jokoan
galduko du. Eskerrak Jacksonek baduen anaia bizki bat, berari
buruan falta zaiona sobran duena: Karitateko Ahizpaz mozorroturik
bizimodua ateratzeko gauza den atalajea.
Lagun hauekin, eta Coffin Ed eta Grave Digger, bi polizia beltzekin
Harlem aldeko kale zaratatsuetan murgiltzea, eromenaren zoko ilunenetan
bidaiarik haluzinagarriena egitea da.
Peter Collins