Jim Thompson
IHESA
IHESAn Depresioaren garaian hezitako gazte baten
istorioa kontatzen zaigu, garai hartako beste asko bezala New
York paradisua zelakoan bertara joan zen batena. Han pixkanaka
delinkuentzian murgilduz joango da eta, gartzelako tunel luzetik
atera ondoren, ihes egin beharko du Carol bere lagunarekin batera
Mexikoko mugaz haruntzagoko bake mitikoaren bila. Bikotearengan
beti somatzen da elkar traizionatzeko zirrikitu bat, eta azkenean,
elkarrenganako maitasunak irauten badu ere, badirudi lur jota
bukatzen dutela, espero zuten paradisua infernurik surrealistena
bihurtzen zaienean, Jim Thompsonek hain maisuki deskribatzen dakien
mundu honetako infernuetako bat.
Peter Collins
Igelak argitaratutako Jim
Thompson-en beste liburu batzuk:
1280 ARIMA
AMORRUAREN UME
HILTZAILEA NIRE BAITAN
IHESA