James M. Cain
GALBIDEA
Phyllis Nirdlinger, petrolio putzuetan lan egiten
duen gizon baten emaztea, etxean dagoela, Walter Huff aseguru
saltzailea agertu da poliza bat berritzera. Senarra ez da etxean,
eta te bat hartu bidenabar, Phyllis bizitza-aseguruez galdezka
hasten da. Walter Huffek ez du denbora asko behar izango han zerbait
makurra badela ohartzeko. Bizitza-aseguruak norberak eskatzen
ditu, ez bestek. Baina emakume honrrek senarraren asegurua egin
nahi du, eta gainera haren oharkabean...
Baina emakume haren txorkatilako kate-urrearen parekorik non aurkitu?
Barbara Stanwick eta Fred Mac Murrayrekin Billy Wilderrek zine
beltzean egin zuen saio bakarrean, jenero beltzeko pitxi eder
bat lortu zuen. Raymond Chandler aritu zen gidoilari lanetan eta
Perdición edo Assurance sur la mort titulupean ikusi ahal
izan da inguruotako pantailetan.
Peter Collins
gelak argitaratutako James
M. Cain-en beste liburu batzuk:
IRUZURGILEA
POSTARIAK BI ALDIZ
DEITZEN DU BETI