Horace McCoy
ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...
Horace McCoy ez da oso berandu arte ezaguna izan.
Bere idazlanetan agertzen diren meritu eta merezimenduak oso jende
gutxik ikusi zituen bere garaian.
Bere lehen nobela -Zaldiak akatzen ditugu ba...- sail
hau inauguratzeko aukeratu duguna, 1935.urtean argitaratu zuten,
eta 1969.ean Sidney Pollack zuzendariaren eskutik izan zen zinera
eramana (Espainian Danzad, danzad, malditos titulupean ezagutzen
dena). Pelikula honek izan zuen arrakastak lortu zuen McCoy-ren
idazlanekiko interesa piztea.
Zaldiak akatzen ditugu ba... ez da nobela luzea, baina
bai bortitza. Garai hartako beste maisu amerikar bat dakarkigu
gogora: Ernest Hemingway. Eta hau esatea ez da burugabekeria hutsa.
Frantziako idazle existentzialistek Horace MxCoy, Hemingway eta
Faulkner-ekin batera, garai hartako idazle amerikar ononetarikotzat
zuten: Camus, Sartre, de Beavoir eta Malraux idazle haundiek McCoy-ren
lehen nobela hau Ameriketako lehen nobela existentzialista bezala
zeukaten. Izan ere, nobelan agertzen den Gloria pertsonaiaren
nihilismoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Peter Collins
Igelak argitaratutako Horace
McCoyren beste liburu batzuk:
HOBE NUEN ETXEAN GELDITU