John Steinbeck
ARTHUR ERREGEAREN EGINTZAK 1
Luzaroan ibili nintzen Arthur erregearen eta bere
Mahai Borobileko zaldunen istorioak gaur egungo hizkuntzara egokitzekotan.
Istoriook irakurri ez dituztenengan ere bizirik diraute. Baina
agian gaur egun, Maloryren hitz zaharrak eta erritmo pausatua
direla-eta, ernegatu egingo ginateke. Denek ez dute gauza hauekiko
nire hasierako liluramendu iraunkorra partekatzen. Egungo hizkuntza
arruntera itzuli nahi nituen nire seme-alaba ez hain gazteentzat,
eta baita beste seme-alaba ez hain gazteentzat ere, istorioren
mamia mantenduz, ezer kendu edo erantsi gabe, agian zinemak eta
Historiak eginiko itxuraldaketen aurka lehiatu nahian; hauek izan
baitira gazteek eta Maloryren idazkerak eta bere hitz arkaikoen
erabilerak ernegatzen dituztenek izan duten iturri eskuragarri
bakarra. Hori lortzeko gauza izaten banaiz, testuak berez dituen
lilura eta magia gordez, pozik eta gustura geldituko naiz.
John Steinbeck
Igelak argitaratutako John
Steinbecken beste liburu batzuk:
ARTHUR ERREGEAREN EGINTZAK
2