Robert Louis Stevenson
BAHITUA
Ballantraeko Premua, Bahitua, Altxor uhartea...
liburu gutxi izango dira literaturaren esparru zabalean hainbeste
irakurleren arreta merezi izan dutenak: herri, hizkuntza, kultura
eta adin guztietako irakurleak liluratu izan ditu Robert Louis
Stevensonek bere idazlanen xarma paregabeaz.
Stevensonengan idazlea eta obra maite ditugu, ameslaria eta ametsa,
ipuin kontalaria -'Tusitala'- eta ipuina, eta biek irauten dute
pareko indarrez. Eta Bahituak bi alde horiek uztartzeko aukera
ezin hobea ematen digu bere obra esanguratsuenetako bat ezagutzeaz
gain berak hain biziki maite zituen Eskoziako bazterretan barrena
eramango gaituelako ohizkoa zuen estilo fin, zehatz eta arinaz
bere 'alter-ego'tzat har genezakeen David Balfourren abentura
zoragarriak direla medio.
Igelak argitaratutako Robert
Louis Stevensonen beste liburu batzuk:
BALLANTRAEKO
PREMUA