Robert Louis Stevenson
BALLANTRAEKO PREMUA
Robert Louis Stevensonen izena eta ospea batez
ere Altxor uhartea eta Jekyll Dk. eta Mr. Hyderen kasu bitxia
nobeletan oinarritua bada ere, Ballantraeko Premua miresgarria
da bere sakontasun, indar eta pertsonaien anbiguotasunagatik.
Stevensonek, idazle bezala heldutasunera iritsirik, bere idazkera-baliabide
guztiak kontzentraturik erabili zituen nobela honetan, eta hor
datza bere indarra.
Bi anaia dira ixtorio honetako pertsonaia nagusiak, lurralde desberdinetan
-Eskozia, Frantzia, Estatu Batuak, India- gertatutako abenturak
kontatzen zaizkigu, baina nobela honek gizakiaren funtsezko bikoiztasuna
barrutik biziarazten digu batez ere.
Igelak argitaratutako Robert
Louis Stevensonen beste liburu batzuk:
BAHITUA