Truman Capote
GABONETAKO IPUINAK
Liburuxka honetan eskaintzen dizkizugun bi ixtorio
hauek autobiografikoak direla esan genezake, Truman Capotek, bere
gurasoak banandu ondoren, Alabamako familiarekin, eta batez ere
Sook izeneko lehengusina zaharrarekin bizi izandako zenbait pasadizo
baitira ipuin hauetan jaso dituenak.
Gabonetako oroitzapen bat, Gosaria Tiffany'sen narrazio laburrarekin
eta beste bi ipuinekin batera argitaratu zuen, eta bertan Alabamako
nekazari giroan Gabon batzuetan gertatutakoak kontatzen dizkigu
hain berea duen estilo poetikoan.
Gabon haiek ixtoriaren bidez, berriz, ia ezagutzen ez zuen aitarekin
bildu zeneko narrazio gazi-gezan oinarrituz, artelan bikaina burutzea
lortzen du bere ohizko maisutasunez.
Igelak argitaratutako Truman
Capoteren beste liburu batzuk:
Ehun atsekabeen
atea (LAU BIDAIA)
ESKUZ LANDUTAKO HILKUTXAK
ODOL HOTZEAN
KAMELEOIENTZAKO MUSIKA