Azala inprimatzeko moduan

ISBN: 978-84-87484-78-0

2007eko abenduan

Salneurrria 5 Euro

Itzultzailea: Xabier Olarra

Liburua erosteko sakatu hemen

 

Raymond Queneau

ESTILO ARIKETAK

(Ariketa Hautatuak CDa)

RAYMOND QUENEAU
(Le Havre 1903 - Paris 1976)
Idazle, filologo eta matematikari frrantsesa, umoristaren maskarapean, XX. mendearen erdialdean, bai hitz lauz eta bai hitz neurtuz egin izan diren literatur lanik bikainetako batzuk sortu zituena. Encyclopédie de la Pléiade ospetsuaren zuzendari izan zen, eta OULIPO taldearen sortzaile eta kide funtsezko. Surrealismoaren bideetatik abiaturik, laster utzi zuen alde batera jora hori, eta umoreaz eta ironiaz baliatuz, eta hizkuntzari eta literaturari buruz egindako hausnarketen ondorioz, lan bikainak eman zituen poesian, narrazioan eta saiakeraren arloan. Aipagarria da haren lanetatik euskeraz argia ikusi duen bakarra, Zazie metroan eleberria. Hori da haren obretatik ezagunena, film arrakastatsu eta bihurtu zelako, besteak beste. Estilo-ariketak da, ordea, han eta hemen harrerarik gartsuena izan duena, zalantzarik gabe, eta literaturari buruz Queneauk zuen jarreraren aldetik adierazgarriena.

---------------

Eguneroko bizitzako gertaera hutsal bat, modurik xumeenean kontatua, eta ia beste 100 bariazio, gai horixe bera dutenak. Hori besterik ez da Estiloariketak. Istorioa behin eta berriz kontatzen zaigu, idazkuntzan erabili ohi diren zenbait baliabide erabiliz. Hainbat estilotan, beraz. Hemen aurkituko du irakurleak kontakizun berbera hiru literatur genero nagusietan kontatua (epikoa, lirikoa, dramatikoa), zenbait figura erretorikoren arabera moldatua edo OULIPO taldeak testu-eraldaketarako proposatutako baliabideez emana. Parodia hitza erabili beharra dago liburu honen ezaugarriak azaltzerakoan. Esperimentalismoa ere erabili izan da. Baina jolas-literatura da hau, batez ere. Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu besteoi. Ariketa hauen itzulgarritasuna eztabaidagai izan da aspaldidanik. Raymond Queneauk berak, ordea, ez zuen inolako zalantzarik horretaz: liburu hau omen zen berak sortutakoen artetik itzulia ikustea gogokoen zuena. Argitalpen honi, gainera, zenbait ohar argigarri erantsi dizkiot bukaeran, bai testuari, bai itzulpenari buruzkoak, irakurlearentzat gozagarriago egiteko asmoz.

XABIER OLARRA


ESTILO ARIKETAK BLOG-A

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak