Raymond Queneau
ESTILO ARIKETAK
(argitalpen elebakarra)
RAYMOND QUENEAU
(Le Havre 1903 - Paris 1976)
Idazle, filologo eta matematikari frrantsesa, umoristaren maskarapean,
XX. mendearen erdialdean, bai hitz lauz eta bai hitz neurtuz egin
izan diren literatur lanik bikainetako batzuk sortu zituena.
Encyclopédie de la Pléiade ospetsuaren zuzendari
izan zen, eta OULIPO taldearen sortzaile eta kide funtsezko. Surrealismoaren
bideetatik abiaturik, laster utzi zuen alde batera jora hori,
eta umoreaz eta ironiaz baliatuz, eta hizkuntzari eta literaturari
buruz egindako hausnarketen ondorioz, lan bikainak eman zituen
poesian, narrazioan eta saiakeraren arloan. Aipagarria da haren
lanetatik euskeraz argia ikusi duen bakarra, Zazie metroan eleberria.
Hori da haren obretatik ezagunena, film arrakastatsu eta bihurtu
zelako, besteak beste. Estilo-ariketak da, ordea, han eta hemen
harrerarik gartsuena izan duena, zalantzarik gabe, eta literaturari
buruz Queneauk zuen jarreraren aldetik adierazgarriena.
---------------
Eguneroko bizitzako gertaera hutsal bat, modurik
xumeenean kontatua, eta ia beste 100 bariazio, gai horixe bera
dutenak. Hori besterik ez da Estiloariketak. Istorioa behin eta
berriz kontatzen zaigu,
idazkuntzan erabili ohi diren zenbait baliabide erabiliz. Hainbat
estilotan, beraz. Hemen aurkituko du irakurleak kontakizun berbera
hiru literatur genero nagusietan kontatua (epikoa, lirikoa, dramatikoa),
zenbait figura erretorikoren arabera moldatua edo OULIPO taldeak
testu-eraldaketarako proposatutako baliabideez emana. Parodia
hitza erabili beharra dago liburu honen ezaugarriak azaltzerakoan.
Esperimentalismoa ere erabili izan da. Baina jolas-literatura
da hau, batez ere. Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin
jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu
besteoi. Ariketa hauen itzulgarritasuna eztabaidagai izan da aspaldidanik.
Raymond Queneauk berak, ordea, ez zuen inolako zalantzarik horretaz:
liburu hau omen zen berak sortutakoen artetik itzulia ikustea
gogokoen zuena. Argitalpen honi, gainera, zenbait ohar argigarri
erantsi dizkiot bukaeran, bai testuari, bai itzulpenari buruzkoak,
irakurlearentzat gozagarriago egiteko asmoz.
XABIER OLARRA
ESTILO ARIKETAK BLOG-A