ISBN:

2011eko Azaroan

Salneurrria

Itzultzailea: Joseba Urteaga

Liburua erosteko sakatu hemen

 

PATRICK MODIANO

VILLA TRISTE

Frantziako periferiako hiri txiki bat, aintzira baten
ertzean eta Suitzatik hurbil.
Bainu-etxe horretara etorri da babestera kontalaria,
aberrigabe bat, inguruan dabilkion mehatxu batetik
ihesi eta segurtasun eza eta izua saihestu nahian.
Gerra baten edo katastrofe hurbil baten beldur ote?
Dena dela, Suitzatik hurbil egoteak, non uste baitu
“alertarik” txikienari ihes egingo diola, lasaitasun
engainagarria ematen dio.
Uztail hasiera hartan, hain zuzen ere, udatiarren
ugaritasunaz ezkutatzeko baliatzen zenean, aurkitu
zituen bi izaki, itxura misteriotsukoak, berekin herrestan
eramango zutenak…
Kontalariak ia hamabost urte lehenagoko uda hura
ekartzen du gogora, eta bereziki Yvonne Jacket eta
René Meinthe. Haien inguruan pasatuko dira, ipurtargi
modura, Daniel Hendrickx, Pulli, Fossorié, Rolf
Madeja eta beste asko… Eta saiatuko da haien aurpegiak,
uneen hutsala eta jadanik urruna den uda
hartako giroak berpizten. Baina hori guztia treneko
leiho barnetik ikusiko balitz bezala pasatuko da eta
garatuko, halatan non ez baita gelditzen miraia baten
eta kartoi-pastazko dekoratu baten oroitzapena
baizik.
Eta musika bat, non gurutzatzen baitira honako gai
hauek: loturak bilatzen dituen deserrotua, etengabe
badoan denbora eta gaztetasun galdua.

Prentsaurrea (.pdf)

 

 

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak