Patrick Modiano
Udaberri alua
. Udaberri alua!
Kontalariak hemeretzi urte ditu. Halabeharrez topo
egin du Magnum Agentziako argazkilari Francis
Jansenekin, garai batean Indotxinan hildako Robert
Capa ospetsuaren adiskide eta ikasle izana bera.
1964ko udaberri alu hartan, Jansenek Europatik alde
egiteaz hitz egiten du. Lagunei, telefono-deiei ihes
egiten jarraitzeaz (betirako, oraingoan?), Froidevaux
kaleko atelierretik ihes egin duen bezala. Kontalariak,
pertsonaia enigmatiko horren artxibozain eta
izkiriatzaile bihurturik, proposatzen dio hiru
maletatan pilatutako argazkiak sailkatzea.
Handik hogeita hamar urte ingurura, idazle
bihurturik, kontalariak (Jansenek bizi dela sekula
ez baitio adierazi) argazki zahar bat aurkitzen du,
eta Janesenen oroitzapena, hibernazioan egona,
berpiztu egin zaio. Nobelagileak denboran atzera
egin, eta argazkilariaren aztarna ezabatuak aurkitzen
saiatzen da, nahiz eta Jansenen ametsa ez izan
isiltasuna besterik,