Antoine Saint-Exupéry
Gaueko hegaldia
Arrastirian abiatu eta goiztirian finitzen da nobela hau.
Erdian gaua dugu, lurra irensten duen ore lodi iluna,izarrak galbide dituen urruntasuna.
Gauaren erdian Fabien eta Riviere. Bata karlingan eta bestea bulegoan, lanean ari dirapilotua eta hegaldien arduraduna. Ez dira luzazsolastatzen. Eginean bizi dira pertsonaiak, eginak ditu bizi.Hitzik beharrenak telegrafoz arribatzen dira. Astun,galernak zamaturik.
Apaindura gutxiko, indartsu, zehatz, estilo klasikoanidatzia baina baliabide poetikoz betea dugu nobelahau, alderaketa dotorez, iduri ederrez, oro aburuausart baten zerbitzuan: zoriona ez ote datorren,askatasunetik baino, egiteko baten onartzetik...
Gaueko hegaldia 1931n argitaratu zen. Femina sariaeman zioten, Clarence Brown-ek filmatu egin zuen1933an (Clark Gable, John Barrymore), eta LuigiDellapicolak opera bihurtu 1955ean.