Antonio Tabucchi
Pereirak dioenez
Pereira kazetari zahar bat da, Portugalen, Salazarren
diktaduraren une gogorrenetan, egunkari kaxkar bateko orrialde
kulturalaz arduratzen dena. Pereira iraganean iltzatua dago, bere
emaztea izan zenaren oroitzapenetan, baina kolaboratzaile bat
behar du orrialde kulturalerako. Bizitzaren aldeko apustua egiten
duen bikote gazte batek --Monteiro Rossi eta Marta bere emaztegaia--
eta haiekiko harremanak kontzientzia azterketa sakona eginaraziko
diote eta, ondorioz, aldaketa sakona gertatuko da bere barrenean.
Nobela honetan, epailearen aurreko testigantza edo deklarazioa
balitz bezala, bere barreneko aldaketa horren berri emanen digu,
zintzotasunaren eta askatasunaren aldeko hautuaren fruitu.