GIANNI CELATI
GUiZZARDIREN ABENTURAK
Euskarazko argitalpenerako egin hitzondoan, Celatik
dio Erretolika irrigarri hauen bidez Pinocchioren istorioa hiru
aldiz kontatu nahi izan zuela. Guizzardiren abenturak da lehenbizikoa.
Nor da Guizzardi? Umezurtz bat, beti batetik bestera lasterrean
dabilen bat, zinema mutuko heroiak bezala. Celatik berak esana
da Harry Langdon zuela buruan liburua idaztean. Eta beste hau
ere gaineratu du:«Guizzardiren lexikoak eta sintaxiak ero
batzuek zuten idazmoldeari buruz eroetxe batean nik egindako ikerketa
luze bat dute jatorria. Erotutako gizagaixo baten tonua islatzen
da liburuan, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore
hitz egin nahi lukeen batena».
Hona hemen zer aurkituko duen irakurleak Guizzardiren abenturak
liburuan: ero baten diskurtsoa, eskizofreniko batena zehazkiago,
haren eldarnio eta haluzinazioen kontakizuna. Eta Guizzardiri,
eskizofrenikoei bezala, zail egingo zaio diskurtso koherente bat
antolatzea. Errealitatean horrelako norbait ikustea latza izan
badaiteke ere, literaturari esker algara galantak egin ditzakegu
azkenean nahitaez negargurarik sentitu gabe.
Xabier Olarra
GIANNI CELATI
Sondrion jaioa 1937an, Comiche (Einaudi, 1971)
izeneko eleberri labur batekin agertu zen literaturaren plazara.
Hurrena, abenturazko hiru kontakizun luze argitaratu zituen, Guizzardiren
abenturak, Bagutta saria jaso zuena 1972an. Eta haren ondoren
Denak hasperenka (1976) eta Paradisuko almanaka (1978). Gero,
Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izeneko trilogian bildurik
eman zituen hirurak argitara 1989an eta Mondello Saria jaso zuen
harengatik 1990ean. Tarte horretan Quattro novelle sulle apparenze
eta Verso la foce argitaratu zituen, besteak beste. Eta Narratori
delle pianure liburuak (1985) Premio cinque scuole eta Premio
Grinzane-Cavour jaso zituen. Gianni Celati, gainera, itzultzaile
ere bada, eta Roland Barthes, L.F. Céline (Viaggio al termine
della notte), Jonathan Swift, Jack London, Mark Twain, Herman
Melville, Joseph Conrad eta beste zenbait autore frantsesen eta
ingelesen obrak itzuli ditu.
Prentsaurrea
(.doc)
Hitzaurrea
(.doc)
Igelak argitaratutako Gianni
Celatiren beste liburu batzuk:
DENAK HASPERENKA
GUIZZARDIREN ABENTURAK
PARADISUKO ALMANAKA