Yasmina Reza
DESOLAMENDUA
Samuel zahartu da. Bi seme-alaba izan ditu. Aitona
egin dutenean errepaso bat ematen hasi da bere bizitzari. Zer
gertatu zaio bere familiarekin? Alabak iloba bat eman dio: zoragarria.
Semeak urrutiko uharte batera alde egin du, urte sabatikoa hartuta...
Samuel zaharrak adiskidetasunari buruz, maitasunari buruz, pasioari
eta irrikari buruz dituen ideiak ez ditu ikusten bere ondorengoengan
islatuak. Bakardadea eta desolamendua besterik ez du ikusten inguruan,
eta horrek mikaztu egingo du haren diskurtsoa:
«Bakarrik gaude. Ene seme. Bakardade ikaragarrian.
Erabatekoan. Eta ez dago ia loturarik bakardade batetik
bestera. Bakardadea luzea da. Ezin harrapatuzkoak dira
lotzen gaituzten bozkarioak».
YASMINA REZA
Yasmina Rezak bost antzerki lan idatzi ditu: Conversations après
un enterrement (Hileta baten ondoko hizketa), Art (Artea), La
Traversée de l'hiver (Neguaren zeharkaldia), L'homme du
hasard (Patuaren gizona), Trois versions de la vie (Bizitzaren
hiru bertsio). Munduan zehar arrakasta handia izan dute eta sari
ugari eskuratu. Hogeita hamarretik gora hizkuntzatara itzuliak
dira eta emanaldi franko izan dituzte mundu osoan barrena.
Libururaren
Prentsaurrea (.doc)