PHILIPPE CLAUDEL
BRODECKEN TXOSTENA
Brodecken ofizioa ez da istorioak kontatzea. Ohar
laburrak idazten ditu, floraren, zuhaitzen, urtaroen
eta ehizaren egoerari buruz. Euririk edo elurrik egin
duen jasotzen du bere txostenetan, lan xume bat,
axola gutxikoa, administrazioarentzat. Ez daki, ezta
bere lana hirira iristen ote den ere: gerraz gero,
postak gaizki funtzionatzen du.
Baina halako gau batean herrixkan hilketa lazgarri
bat gertatzen delarik, auzokoek kontua nola izan
den idatziz azaltzeko eskatzen diote: “–Ez diagu
nobelarik eskatzen –Rudi Gott-ek hitz egin zuen, arotzak–.
Gertatutakoa kontatuko duk eta kito. Hire txostenetan
bezalaxe.” Brodeckek lana onartzen du. Ezinbestean.
Bere txostenetan bezala idatziko du, ezer ezkutatu
gabe, guztia zorrotz azalduz, ez baitaki gauzak beste
modu batera adierazten.
Txostena idatzi ahala, ordea, gainerako guztia kontatzeko
beharra sentituko du, bere burua husteko
beharra, eta kontakizunean, orduan, dena azaleratuko
da, dena nahasiko da: gerra, beldurra, gaizkia,
amodioa, doilorkeria, amesgaiztoak, errua...
Izan ere, nola jakin muturreko egoeretan zer bihurtuko
garen? Heroi moduan ala doilorki jokatuko ote
dugun? Beldurra gailentzen denean eta bestea, diferentea,
mehatxu bihurtzen denean, nork arriskatuko
du bere burua inor –eta are gutxiago arrotza– salbatzeko
Prentsaurrea
(.pdf)