Gianni Celati
PARADISUKO ALMANAKA
GIANNI CELATI
Sondrion jaioa 1937an, Comiche (Einaudi, 1971)
izeneko eleberri labur batekin agertu zen literaturaren plazara.
Hurrena, abenturazko hiru kontakizun luze argitaratu zituen, Guizzardiren
abenturak, Bagutta saria jaso zuena 1972an. Eta haren ondoren
Denak hasperenka (1976) eta Paradisuko almanaka (1978). Gero,
Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izeneko trilogian bildurik
eman zituen hirurak argitara 1989an eta Mondelo Saria jaso zuen
harengatik1990ean.
Tarte horretan Quattro novelle sulle apparenze eta Verso la foce
argitaratu zituen, besteak beste. Eta Narratori delle pianure
liburuak (1985) Premio cinque scole eta Premio Grinzane-Cavour)
jaso zituen.
Gianni Celati, gainera, itzultzaile ere bada, eta Roland Barthes,
L.F. Céline (Viaggio al termine della notte), Jonathan
Swift, Jack London, Mark Twain, Herman Melville, Joseph Conrad,
eta beste zenbait autore frantsesen eta ingelesen obrak itzuli
ditu.
Periferike jardunaldietan parte hartu izan du, B. Atxagarekin,
John Bergerrekin eta beste hainbatekin.
LIBURUA
"Hogei urte nituela atzerrira joan nintzen,
motxila bizkarrean eta ia sosik gabe, eta luzaro gelditu nintzen
Alemanian. Bidaia hartako figurak eta fantasiak askoz ere geroago,
eta hilabete batez, itzuli ziren niregana, zatikako amets bat
bezala.
Istiluz betetako urte bateko abuztuan zen; goizean oinez egiten
nuen muinoetako buelta, etxera bostak aldera itzuli, eta idazmakinaz
idazten hasten nintzen leher eginda. Erabat akituta idatzi nahi
izaten nuen arratsero, idazmakina bakarrik utziz lasterka, abenturak
berez sor zitezen, jazzean inprobisatzen den bezala.
Abentura hauetako heroiak gu soldaduskan bezala mintzatzen da,
ahalik eta modurik arruntenean. Arruntkeria urrunetik etorritako
amets horren parte da, eta horrekin batera gazte denboran gogamenean
beti izaten nuen erritmo sinkopatua, jazz-zale amorratua bainintzen.
"
Igelak argitaratutako Gianni
Celatiren beste liburu batzuk:
DENAK HASPERENKA
GUIZZARDIREN ABENTURAK
PARADISUKO ALMANAKA