Gianni Celati
DENAK HASPERENKA
GIANNI CELATI
Sondrion jaioa 1937an, Comiche (Einaudi, 1971)
izeneko eleberri labur batekin agertu zen literaturaren plazara.
Hurrena, abenturazko hiru kontakizun luze argitaratu zituen, Guizzardiren
abenturak, Bagutta saria jaso zuena 1972an. Eta haren ondoren
Denak hasperenka (1976) eta Paradisuko almanaka (1978). Gero,
Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izeneko trilogian bildurik
eman zituen hirurak argitara 1989an eta Mondelo Saria jaso zuen
harengatik1990ean.
Tarte horretan Quattro novelle sulle apparenze eta Verso la foce
argitaratu zituen, besteak beste. Eta Narratori delle pianure
liburuak (1985) Premio cinque scole eta Premio Grinzane-Cavour)
jaso zituen.
Gianni Celati, gainera, itzultzaile ere bada, eta Roland Barthes,
L.F. Céline (Viaggio al termine della notte), Jonathan
Swift, Jack London, Mark Twain, Herman Melville, Joseph Conrad,
eta beste zenbait autore frantsesen eta ingelesen obrak itzuli
ditu.
Periferike jardunaldietan parte hartu izan du, B. Atxagarekin,
John Bergerrekin eta beste hainbatekin.
LIBURUA
Beti lasterka eta ihesi ibiltzen dela-eta Garibaldi
deitzen dioten mutiko baten bizitza eta abenturak dira. Izan ere,
beti ihesi dabil bere aita zakar eta neurastenikoarengandik bere
anaiarengandik, liburu gehiegi irakurtzen dituelako, eta bere
familiako gainerakoengandik, alproja hutsak baitira.
"1971n Estatu Batuetara joan nintzen, eta han sortu zen Denak
hasperenka. Herrixka batean bizi nintzen, muino baten behealdean,
eta nire bizilagunak ziren bi irlandar, New Jerseyko judu bat,
Bombayko indiar bat, Osakako japoniar bat eta bi amerikar zuri
eta protestante, Bostongoak. Nahaste etniko hartan, hazi nintzeneko
familiako hizketa etortzen zitzaidan gogora. Eta horrek idazteko
gogoa ematen zidan, beharbada bizimodu hura --pertsonaia mitikoz,
amorrazio zaratatsuz, amodiozko tirabira eta irrika bridagabez
osatua— hain baitzegoen urrun, non ia mundu imaginarioa
bihurtua baitzen ordurako.
Hizketak, beraz, osaben, aitonen, gurasoenaren kutsua du: baina
ez da mundu honetakoa. Bestalde, aspaldi hartan komikizale amorratua
nintzela nabari da idazkeran."
Gianni Celati.
Igelak argitaratutako Gianni
Celatiren beste liburu batzuk:
DENAK HASPERENKA
GUIZZARDIREN ABENTURAK
PARADISUKO ALMANAKA