Natalia Ginzburg
GURE ETXEKO KONTUAK
Hau da, dudarik gabe, Natalia Ginzburgen libururik
adierazgarrienetako bat. Bere familiaren “lexikoa”
du oinarri, axalean behintzat; baina batez ere hitzek, esaldiek,
esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu,
horrek sortzen etxeko giroa adierazteko.
Natalia Ginzburgen liburuak irakurtzean berehala
konturatzen gara oso hurbileko kontuak eta giroak berpizten dituela:
horrela lortu zuen familia-kronikak osatzen dituzten lehengaiak
erabiliz, hots, heriotzak, jaiotzak, senargai-andregai aldiak,
ezkontzak, garai zail batean —faxismoaren gorakada, bigarren
mundu-gerra—, Levi familiak eta haren ingurukoek (Pavese,
Olivetti...) bizi izan zituen gorabeherak kontatuz, garai hartako
familiako giro berezia, hitzek ekartzen dizkioten oroitzapenen
bidez, guri biziaraztea.
Igelak argitaratutako Natalia
Ginzburgen beste liburu batzuk:
HIRIRA DOAN BIDEA
ARRATSEKO AHOTSAK