Sándor Márai
ESZTERREN ONDAREA
Nobela honetan Eszterrek bisita bat gogoratzen
du, eta etxera etorri zitzaion pertsonaia sail baten bidez -Lajos,
Eszterren aspaldiko maitalea, besteak beste-, bere bizitzaren
filma ematen digu. Lajosek Eszter maite omen zuen, baina haren
ahizpa Vilmarekin ezkondu zen azkeneko orduan. Alargundurik, ordea,
hogei urteren buruan, Lajosek «bere hurbilean» bizitzera
joateko eskatu zion garaia ekartzen du gogora Eszterrek.
Nobela hau, XX. mendeko harri bitxi bat, 1939an argitaratu zen,
Azken hitzordua baino hiru urte lehenago, eta han agertuko ziren
hainbat osagai erabili zituen hemen ere Sándor Máraik:
denbora luze baten ondoren bi pertsona elkartzea nolakoa izaten
den «lehenbiziko elkartzeak baino askoz kilikagarri
eta misteriotsuagoak izaten dira tarte luze baten ondokoak»,
lege misteriotsu batek bi pertsonaren artean ezartzen duen lotura
edo lotura eza, hildakoen indar berezia
Pertsonaien erretratu
psikologiko bikaina egiten du hemen ere autore hungariarrak. Oraingoan,
emakume bat dugu narratzailea, Eszter hain zuzen, eta haren kontakizunak
estutasunean edukiko du irakurlea amaiera arte, eta luzexeago
ere bai, beharbada.
Igelak argitaratutako Sándor
Márai -en beste liburu batzuk:
AZKEN HITZORDUA