Amélie Nothomb
DURDUZAZ ETA DARDARAZ
Munduko enpresarik handienetako bateko bulegari
izan zenean bizi izan zuen amets gaiztoa kontatzen du nobela honetan
Amélie Nothombek.
Mendebaldekoa eta emakumea izatearen desbantailak ederki ezagutzeko
aukera izan zuen, nonbait, egileak Yumimoto enpresa japoniarrean:
lan burugabeak, agindu txoroak, umiliazio negargarriak, eginbehar
ernegagarri, itsusi edo eldarniozkoak.
Durduzaz eta dardaraz agertu beharra omen zeukaten Japoniako Enperadorearen
aurrera haren menpekoek, eta halaxe ibili behar izan zuen nobela
honen egileak enpresa hartan.
Kutsu autobiografikoa sekula ukatu ez dion nobela honetan hartu
zuen mendekua.
Igelak argitaratutako Amélie
Nothomb-en beste liburu batzuk:
KATILINARENAK