Annie Ernaux
LEKUA
Ez zen sekula museo batera sartu, Paris-Normandie
besterik ez zuen irakurtzen eta jateko bere labanaz baliatzen
zen beti. Dendari txiki bihurtutako langilea baitzen, espero zuen
bere alabak, ikasketei esker, bizimodu hobea izatea.
Alaba horrek, Annie Ernaux, ez ditu bere sustraiak ahaztu nahi.
"Eguzkitan lekutxo bat" izatea lortu zuenaren bizitza
eta heriotza ekartzen ditu oroimenera.
Eta ikasle zenean bere aitaren eta bere artean sortutako distantzia
mingarriaz mintzo zaigu: "Liburuak, musika eta hori guztia,
ongi dago zuretzat. Nik ez ditut behar bizitzeko".
Narrazio soil honek dimentsio unibertsala du.
Igelak argitaratutako Annie
Ernaux- en beste liburu batzuk:
PASIO HUTSA
GERTAKIZUNA