Salneurrria: 8 Euro

Itzultzailea: Pello Lizarralde

Natalia Ginzburg

HIRIRA DOAN BIDEA

Hiriak ez du izenik, baina II. Mundu Gerra aurreko edozein herrixkaren ondoan dagoen hiria izan daiteke. Jendeak ez du deiturarik, baina garai horretako Italiako edozein herritan bizi den jendea da. Hiriak liluratzen ditu neska-mutil gazte asko eta asko.
Hirira daraman bidea ez da zabala, baina argitsua da
oso: mutil egoki bat bilatu, ezkondu, hor dago zorionerako lehen pausoa. Herriko muga zeharkatzen ez duen ergela ez da ezti horretaz gozatuko. Delia ere, protagonista, sinetsita dago hala dela, eta abiatu egingo da.
Bere abots lehorrak kontatuko digu istorioa, zehatz,
ustegabeak eta oinazeak ematen duten argitasunaz.
Nobela labur honek ez du hitz ederrik. "Esaldi bakoitza zartada edo belarrondoko bat izatea nahi nuen", adierazi zuen Natalia Ginzburgek. Berak laster ikasi zuen oinazeak gezurretik aldentzen gaituela.

 

Irakurri Jon Benitok idatzitako iruzkina

Irakurri Mielanjel Elustondok idatzitako iruzkina

Irakurri Aritz Zubiatek idatzitako iruzkina

Irakurri Ane Sarasketak idatzitako iruzkina

 

Igelak argitaratutako Natalia Ginzburgen beste liburu batzuk:

ARRATSEKO AHOTSAK

GURE ETXEKO KONTUAK

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak