Alessandro Baricco
ZETA
eta azkenean bihotzean emango dizut muxu, maite
zaitudalako, kosk egingo diot zure bihotz gainean taupaka ari
den azalari, maite zaitudalako, eta bihotza nire ezpain artean
duzula nirea izango zara, benetan, nire ahoa bihotzean duzula
nirea izango zara, betiko, sinesten ez badidazu ireki begiak,
ene jauna, maitea, eta begira iezadazu, ni naiz, nork ezabatu
ahal izango du inoiz gertatzen ari den une hau, eta jadanik zetarik
ez duen nire gorputz hau, ukitzen didaten zure eskuak, begiratzen
dioten zure begiak,
Alessandro Baricco
Irakurri
Gus Jimenezek idatzitako iruzkina