Henry James
ASPERNEN PAPERAK
Koxka bat estuagorekin batera hau da Henry Jamesen
narrazio laburretan ezagunenetakoa.
Jeffrey Aspern olerkari bikainak hiltzean utzitako paper guztiak
Bordereau andereñoak gordetzen dituelako zurrumurrua iristen
da haren miresle itsu baten belarrietara. Bordereau andereñoa
Veneziako jauregi batean bizi da aspaldidanik mundutik erretiraturik.
Iritsezina da edozeinentzat. Baina gure mireslea paper horiek
eskuratzeagatik prest da edozertarako. Ordaindu beharreko prezioa,
ordea, uste baino garestiagoa da... Aspernen paperak historiagile
eta biografoentzako alegia leziatzailetzat hartua izan da, baina,
dudarik gabe, hori baino gehiago da.
"Neure bizi-urratsok, bada, hona ekarri naute azkenean: aseptikotasun
erosoz itzulpena esaten dioten hizkuntzaldakuntzazko trabestismo
larri honetara. Ni nauzue orain istorio honen egilea, zuek onartu
beharreko iruzur jatorrez. Zeharo hondoratzeko puntuan ere dotoreziari
eutsi nahi liokeen veneziar baten ahotan irudikatzen dudan lelo
hirukoitza aplikatu nahi izan diot euskarazko neure ume honi,
gainerakoei bezala, Henry aita ere ados delakoan: amore, umore,
rigore."
Juan Garzia Garmendia.
Igelak argitaratutako Henry
Jamesen beste liburu batzuk:
KOXKA BAT
ESTUAGO