Salneurrria: 14 Euro

Itzultzailea:Xabier Olarra

Truman Capote

KAMELEOIENTZAKO MUSIKA

Alderdi teknikotik, Odol hotzean idaztean neure burua kontaeratik erabat kanpoan uztea izan zen zailena. Normalean erreportariak bere burua pertsonaiatzat erabili behar du, lekukotzat, sinesgarritasuna ziurtatzeko. Baina liburu horren itxurazko tonu urrunekoarentzat sentitu nuen funtsezkoa zela egilea erabat kanpoan geratzea. Eta praktikan, erreportaje osoan, neure burua ahalik eta ezkutuen uzten ahaleginak egin nituen.
Orain, ordea, neure burua eszenaren erdian jarri, eta eguneroko jendearekin izandako elkarrizketa arruntak serioski, xehero berregin nituen: etxezaina, gimnasioko masaje-emailea, eskolako aspaldiko lagun bat, nire dentista dira solaskideak. Horrelako gauza arruntez ehunka orri bete ondoren, azkenean estilo bat lortu nuen, idazteari buruz nekien guztia erabiltzeko moduko marko bat aurkitu.
Geroago, teknika horren bertsio aldatu bat erabiliz, fikziogabeko nobela labur bat idatzi nuen (Eskuz landutako hilkutxak) eta istorio labur sail bat. Emaitza liburu hau da: Kameleoientzako Musika.

Truman Capote

Igelak argitaratutako Truman Capoteren beste liburu batzuk:

Ehun atsekabeen atea (LAU BIDAIA)
GABONETAKO IPUINAK
ODOL HOTZEAN
ESKUZ LANDUTAKO HILKUTXAK

 

nortzuk garen | liburu bat bilatzeko | irakurketa gidak | kritikak