Dylan Thomas, Cesare Pavese, G. de Maupassant,
Samuel Beckett.
LEHEN AMODIOA
Literatura sail honi hasiera emateko bidaien inguruko
lau narrazio berezi bildu genituen Lau bidaia tituluko liburuan
eta orain, hamar urte geroago, antzeko zerbait egin nahi izan
dugu Lehen amodioa gaitzat harturik, eta horretarako bost idazle
handiren bost harribitxi aukeratu ditugu sekula ahazten ez omen
den amodio horren ingurukoak.
Lehenengoa Dylan Thomas idazle galestarraren eskutik datorkigu
eta bere gaztaroko oroitzapenetan oinarrituriko Artistakume baten
erretratua liburu zoragarritik aukeratu dugu.
Bigarrenak ere badu kutsu autobiografikorik; izan ere, Cesare
Pavesek bere gaztaroko maitasunaren inguruko estreinako esperientzien
berri ematen digu, bere ohiko estilo paregabean.
Siyvie nobela labur erabat erromantikoa dugu, hitzaren berezko
zentzuan, Gerard de Nervalen lan garrantzitsuenetariko bat, eragin
handia izan zuena Marcel Proustengan eta bere Denbora galduaren
bila erraldoiaren "madalenaren" pasarte ospetsuaren
sorreran.
Guy de Maupassanten Txango batean oinarritu zen Jean Renoir zine-zuzendari
frantsesa, berriz, bere filme ederrenetariko bat egiteko, Une
partie de campagne, hain zuzen ere.
Eta Samuel Becketten ixtorio bortitza duzu, irakurle, bildumatxo
honen azken narrazioa, lehen amodioaren inguruko gorabeherei erremate
on bat emateko.
Irakurri
Joxemari Carrerek idatzitako iruzkina
Irakurri
Estibalitz Ezkerrak idatzitako iruzkina
Igelak argitaratutako Dylan
Thomasen beste liburu batzuk:
Ixtorio bat (LAU BIDAIA)
Igelak argitaratutako G.
de Maupassanten beste liburu batzuk:
MARI GIZEN eta beste
zenbait ipuin