Ford Madox Ford
HISTORIARIK GOIBELENA
Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua:
hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz
bezala; edo denboraren urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik
edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure
burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde
batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala.
Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen
den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak
izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki,
eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango
dugu: 'Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!'Eta ondoren
lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez
Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren
lurraldean.
Ford Madox Ford.
Irakurri
Markos Zapiainek idatzitako iruzkina