Guy de Maupassant
MARI GIZEN eta beste zenbait ipuin
Maisuen maisu narrazio laburraren eremuan, Guy
de Maupassant XIX. mendeko ipuin-idazle oparoenetariko bat dugu
Turgueniev eta Chejovekin batera, eta sekula izan den istorio-asmatzailerik
handienetarikoa. 1880 eta 1890 artean hirurehun ipuin eta narrazio
labur argitaratu zituen, horietako asko eta asko benetako maisulanak.
Hemen aurkituko du irakurleak horietako bat, Mari Gizen izenekoa
(Boule de Suif, 1880), Maupassantek argitaratu zuen lehena, eta
idazle bezala ezagutzera eman zuen narrazio ospetsua, seguraski
idatzi zuen onenetarikoa. Ipuin horretan oinarritu zen, hain zuzen
ere, John Ford handia 1939an La Diligencia filme aparta egiteko,
edozein zinezalek dakien bezala.
Beste hiru narrazioak ere, Tellier etxea, Baserri neskame baten
historia eta Bi adiskide ez dira atzera geratzen kalitateari dagokionez.
Zein baino zein finagoak, Maupassanten estilo soil, zehatz eta
zorrotzari esker, gaur egun oraindik ere gehien irakurtzen diren
idazleetariko baten obra mardul, sakon eta modernoari hurbiltzeko
aukera ezin hobea eskaintzen digute.
Igelak argitaratutako G.
de Maupassanten beste lan batzuk:
Txango bat (LEHEN AMODIOA)