Ernest Hemingway
FRANCIS MACOMBER eta beste ipuin
Liburu honetako bost narrazioetatik hiru Ernest
Hemingwayren Men Without Women liburutik hartuak dira. Irakurleak
hemen aurkituko du Hiltzaileak narrazio ospetsua, Iparramerikako
nobela beltzaren iturria omen dena zenbaiten iritziz, Ava Gardner
eta Burt Lancaster izar nagusi zituela film zoragarri bihurtu
zena. Hori balitzateke aski meritu omenaldi gisako liburu honetara
biltzeko. Horrez gain, Francis Macomberren bizitza labur zoriontsua
ere hona bildu dugu, zalantzarik gabe Hemingwayren narrazio laburretan
ederrenetakoa baita.
Bai bi narrazio horietan, bai gainerakoetan beti aurkituko ditugu
muga-mugako egoeretan dauden pertsonaiak, bizitzaren gogortasunari
ahal duten bezala aurre egin behar diotenak. Eta liburu osoan
zehar Hemingwayren estilo soil, bortitz, gupidagabea.