Patricia Highsmith
RIPLEYREN JOKOA
"Patricia Highsmith ez da nolanahiko hilketa-nobelagilea.
Haren liburuak behin baino gehiagotan irakur daitezkeen horietakoak
dira, eta oso gutxi dira hori esateko aukera ematen dutenak. Bere
mundu berezia sortu duen idazle bat da: mundu klaustrofobiko eta
irrazionala, sartzen garen bakoitzean arriskua sentiarazten diguna".
GRAHAM GREENE
'Patricia Highsmith gaur egungo hilketa-nobelagilerik garrantzitsuena
da".
JULIAN SYMONS
Liburu hau askok eta askok irakur dezakete atsegin haundiz: idazkera
zuzen eta zehatza gustokoa duten guztiek esate baterako, edo suspensea
literatura onaren ezinbesteko osagarritzat daukatenek, edo nobela
honetan azaltzen diren Ripley edo Jonathan bezalako pertsonaia
zintzogaiztoekin neurtzeko arriskua hartu nahi dutenek, eta bi
lekutan, fikziozkoan bezala zinezkoan, bizitzeko gai direnek,
eta literaturara aurriritzirik gabe hurbiltzen direnek, eta bizitzaz
apur bat aspertuta egon eta emozio pittin bat bereganatu nahi
dutenek, eta egun euritsuetan sofa gainean etzan eta liburu bat
hasi eta bukatu desio izaten dutenek... Bai, horiek denek eta
beste askok atsegin haundiz irakur dezakete liburu hau. Eta zuk
ere bai, irakurle.
B. ATXAGA
Igelak argitaratutako Patricia
Highsmithen beste liburu batzuk:
RIPLEY TREBEA