Louis Ferdinand Céline
GAUAREN MUTURRERAINOKO BIDAIA
Bidaiatzea oso da probetxuzko gauza, irudimenari
eragiten dio. gainontzeko guzia desilusio eta neke hutsa. gure
bidaia hau, berriz, zeharo da alegiazkoa. Hortik du indarra. Bizitzatik
heriotzara doa. Gizaki, animalia, herri eta gauzak, dena da irudimenezkoa.
Elaberria da, fikziozko kontaera besterik ez. Hala dio Littrék,
behin ere hutsegiten ez duenak. Eta gainera mundu guziak libre
du horrenbeste egitea. Begiak ixtea nahikoa du. Bizitzaz bestaldean
dago.
Louis-Ferdinand Céline