Francis Scott Fitzgerald
GATSBY HANDIA
Scott Fitzgerald orkesta-zuzendari trebe agertzen
zaigu GATSBY HANDIAn, bere heldutasuneko obra haundi honetan.
Honen aurretik idazle bezala arrakasta lortua bazuen ere, obra
honekin lortuko du, klasikoen artean gaur duen lekua.
T.S. Elliotek esan zuen liburu honi buruz: «Henry Jamesen
ondoren amerikar nobelak eman duen lehen aurrera-pausoa dela uste
dut».
Nobela honek erloju-mekanismo baten gisara funtzionatzen du, bere
pieza bakoitza, pertsonaia bakoitza., kolore, jarrera, pauso bakoitza
bere eginkizun zehatza burutzeko dago. Ez dago ezer halabeharraren
mende utzirik, gauzarik xumeenak, hutsalenak osotasunaren zerbitzutan
daude.
Scott Fitzgeraldek gogor egin zuen lan obra borobil hau -agian
borobilegia- burutzeko. Eta denbora joan ahala, beste zenbait
kideren obrek erakarpen indarra galdu duten bezala, Scott Fitzgeralden
hoberenek irabazi egin dute, eta klasiko berrietan duen lekua
sendotu egin da azken urteotan.