Joaquim M. Machado de Assis
ALIENISTA
Alienistan behin betiko Machado de Assisen aurrean
gaude. Erromantizismoa eta Naturalismoa garaiturik, bere artearen
jaun eta jabe agertzen zaigu, bere pentsatzeko era laberintikoa,
nolabait esatearren, estilo baliabide zehatzez adieraziz.
Bere obra laburretan unibertsalena, duela mende bat baino gehiago
idatzitako istorio honek gaurkotasun osoa gordetzen du -bai gai,
bai teknika aldetik- eta psikiatriaren korronte berrienek gaur
egun eztabaidatzen dituzten arazo guztiak planteatzen ditu. Satira
eta umorez betetako ironia finez eraikitzen du bere kritika gizakiaren
aurka, zentzu zabalean -lurreko eguneroko gauza arrunt eta makurrei
uztarturik bizi denarena-, eta baita, zehazkiago, agintze zaletasuna
duenaren aurka; boterearen promesen satira eginez, alde batetik,
eta bere ezten zorrotzena garai hartako zientziaren aurka erabiliz,
bestetik.
Ziur gaurde, irakurle, eskuetan duzun liburutxo honek ez zaituela
zirrara sakonik sentiarazi gabe, ezta zure ezpainetan hamaika
irrifarre marraztu gabe, utziko. Eta horrez gainera, agian, -Massaud
Moisesek dioen bezala- gizakiak betidanik bere buruari egin izan
dizkion galderak birplanteiatuko zaizkizu: zer da egia? zer ez
da? zer da benetakoa? zein dago aske? zerk balio du? zerk ez du
balio?