Juan Kruz Igerabide
IZAR BAT AGERTU DA
-Izar hori atzo ez zegoen hor! -esan zuen aitak.
Izar urdin bat zen, urdin-urdina, eta isatsa zeukan. Txakur txiki
argitsu bat zirudien, txakur txikipotolo bat, txakur txiki ilezuri
bat.
Zeruan agertu zen ilunabarrean. Eta nire arreba
txikia oihuka hasi zen...