Agatha Christie
ORIENT-EXPRESSEKO HILKETA
Orient Expresseko hilketa
Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak Jugoslavian
geldiarazita dagoela, amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi
sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kampotik etorri izana:
hona hemen, beraz, leku itxiko hilketaren arazo tipikoa, polizia-eleberriaren
sail amaigabean idatzi den ospetsuenetako bat. Hercule Poirot
detektibe belgikarrak susmagarrien artean ditu, besteak beste,
printzesa errusiar bat, emakume amerikar fantasiatsu bat, hildakoaren
idazkaria, bikote hungariar prestu bat, Indiatik itzuli den koronel
bat eta bagoiaren antolatzailea. Hilketa ulertezina, ez bada,
behintzat, pixkanaka gero eta argiago gelditzen bidaiari horiek
kanporantz adierazten duten baino lotura handiagoa dutela elkarrekin...
Igelak argitaratutako Agatha
Christieren beste liburu batzuk:
ETA EZ ZEN ALERIK
ERE GERATU
KATUA USATEGIAN
HERIOTZA NILO IBAIAN
ROGER ACKROYDEN HILKETA